Bigarren unitate honetan Europa kontinenteari buruzko informazio pilo landuko dugu, hauxe errezago lortzeko lehenengo eta behin Europa politikoki zelan dagoen antolatuta ikasiko dugu, hau da zeintzuk garen Europan gaudenok.
Badago oso tresna emankorra erez errez Europako estatuak ikasteko:
www.seterra.net/es, honetan jo eta %100 arin arin lortuko duzu.
Zirrara sartu zaizu baietz!!
2016-11-17
2016-10-18
Lurpeko urak eta haitzuloak
Bueno, gutxi barru azterketa izango dugu hortaz, hurrengoko animazioa
eta galdetegia lagungarria izango direlakoan, hemen utziko dizkizuet.
Lehenago, bideo interesgarri bat, zuzen-zuzen harira joateko.
Galdetegian, prest duzue 18.jarduera !
2016-10-16
Glaziarrak
Ikerlari talde batek, tartean Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat, Monte Perdidoko glaziarra aztertzen dute, urtero Monde Perdidoko glaziarrak 2-3 metro galtzen ditu eta.
Ibaia
Ibaiei buruz asko dakizue dagoeneko. Hala ere, badakizue, urtero, kontu berriak azaltzen zaizkigula aurreko urteetan ikasi arren. Beraz, ekin hauei ere, mesedez, kanpoko eragileen artean, agian, gertuen daukazuen bat.
Hemen dituzue, Ibaietako aurkezpenak eta galdetegia (14.jarduera) birpasatzeko
Eta amaitzeko, ibai bateko meandroen argazkia.
2016-10-13
Itsasoa
Azken egun hauetan ikasitakoa berrikusteko eta osatzeko ikusi honako bideo interesgarri hau, Zumaia herri gipuzkoarrean aurki daitekeen flyscharen ingurukoa da:
Zorionez Zumaiako flyscha gertu daukagu, horregatik, hurrengo astebururako plan bat proposatzen dizuet. Noski, Zumaiara joatea!!!
Zumaian Algorri interpretazio zentrua topa dezakezue, non flyscha bisitatzeko eta ulertzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzten.
Ez duzuela Zumaiara joateko gogorik? Ondo, badaude flyscharen inguruan ikasteko beste aukera batzuk ere:
Argazkiak ikusi eta testua irakurri:
Zumaiako flyschari buruzko artikuloa
Animazioak aztertu:
Zumaiako-flyscha1
Zumaiako-flyscha2
Zoritxarrez, erdaraz besterik ez dut aurkitu honako filme hau, baina, etxekoekin ikusteko aukera izango duzue:
Haitzen Hitza filmea
Azken birpasoa emateko 14. jarduera egin dezakezue.
Haizea
Haizeak materialak garraia ditzake eta hori esker paisaia moldatzen du, forma bitxiak sorraraztuz edo dunak sortzen.
Euskal Herrian paisai ederrak ditugu, hona hemen adibide batzuk:
Nafarroan BARDEAK ditugu.
Eta gurasoekin ASTONDOKO DUNAK ikustera !!!
Batzuetan haizearen indarra neurrigabea da eta aurkitzen duen guztia errausten du.
Hondartzan, galernak ikusi dituzue? Tanta hotza fenomenoak eta zikloi tropikalek ondorio larriak dakartzate.
2016-10-12
2016-10-03
Esperimentuak
Gaur arratsaldean egindako esperimentuak, hurrengo bideoan ikusiko dituzue.
Lehenik eta behin, tolesdurak nola sortzen diren ikusi dugu. Eta hiru froga egin ondoren, sumendi bateko funtzionamendua ikusi dugu.
Sumendiak
Gelan ikasi duguna birpasatzeko, lagungarria izango da esteka hau, sumendiak.
Vesubio, sumendia ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia suntsitu zuen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.
Azken 100 urteotan aktiboa egon da azken erupzioa 1944an izan zen.
Nola sortzen dira eta atalen izenak berrikusiko dituzue.
Vesubio, sumendia ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia suntsitu zuen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.
Azken 100 urteotan aktiboa egon da azken erupzioa 1944an izan zen.
Fosilizazio prosezua
Organismo bizidunen fosilak zenbait geruzetan agertzen dira. Baina prozesua ezagutzen duzu? Hemen sakatu ikusteko
Tolesdurak eta failak
Bueno, jadanik lurraren barneko eta kanpoko geruzak argi ditugu. Geruza hauen funtzioa eta osagaiak ere, ezagutzen ditugu. Beraz, hurrengo pausua eman beharko dugu.
Gogoan duzue "geomorfologia" hitza?
Geo = lurra Morpho = forma
Hortaz, neuronak gehiegi astindu gabe, geomorfologia lurraren formaren inguruan aritzen den zientzia dela ondorioztatu dezakegu.
Orduan, lurra planetari forma ematen dioten eragile ezberdinak ezagutu beharko ditugu, ezta?
Gelan ikasi izan dugunez, lurraren barneko eragileak eta kanpoko eragileak bereiz ditzakegu. Barneko eragileen artean ikusi dugun lehena tolesdurak eta failak direnez, hemen duzue landutako animazioa eta galdetegia.

Tolesdura eta failen inguruko galdetegia, 10. jarduera
Honez gain, nola ez, bideotxo berriak hobeto ulertzeko..
Atmosfera
Halaber, termosferan edo ionosferan gertatzen den fenomeno liluragarri bat ezagutzeko bideo bat utziko dizuet.
2016-09-27
Unibertsoaren sorrera
Beno, orain arte ikasitako gaiak, klasean berrikusi ditugu. Nahi baduzue, etxean ere, egin dezakezue .
2016-06-21
2016-05-12
2016-02-16
Subscribe to:
Posts (Atom)