Perun inka zibilizazioren aztarna ugari aurkitu dira, Machu Picchu hiria aztarnarik ezagunena dela badakizue, baina datozen argazkietan, beste batzuk ere ikusiko dituzue, baita kolonizazioarenak ere.
 |
Maras-Moray herrian, orain dela gutxi, Moray ruinak aurkitu zituzten.
Besteekin konparatuz, ruina hauek nahiko bereziak bilakatu dira. Alde
batetik, borobilak (ezin hobeak) direlako, eta bestetik, zulo batean
eginda daudelako. Horri esker, barazkiak landatzeko, anden batean
barazki bakoitzak behar zuen tenperatura lortzen zen. |
 |
Machu Picchu zein Inken Galdutako Hiria. Argaztietan milaka aldiz ikusi
arren, hara heldu eta berehala ahazten zaizu ikusitako, entzundako eta
gastatutako guztia. Harritzen zaitu bai ala bai. |
 |
Astronomoen sistema bitxia inkek zeukatena, putxu baten bidez hain
zuzen. Lehiotik sartzen zen argia islatzen zen putxu horretan,
astronomoek izarrak eta abar ikusi ahal izateko. |
 |
Zitadelako ikuspegia |
 |
Trujillo hiria. Izenak erakusten du noraino heldu zen Espainako kolonoen eragina.
Beraien artean, euskaldun asko ere bazegoen, jaurlegi honen jabea hain zuzen
ere, Iturregi jauna. |
Eta Machu-Picchuko panoramika bat ikusi nahi izanez gero, sakatu
hemen.
ala, ze politak
ReplyDeleteBai, Maritxu. Orain badakizue zer ematen dizuen bidaiatzeak, kontu onak besterik ez!
ReplyDelete