Pages

2012-11-18

Elkartasun Jolasa!

Txanelan aintzina eta gaurko Amerikari buruz ari gara, zibilizazioak eta euren sinesmenak, sorginak eta ispirituak, beraz Txanelak proposatutako elkartasun-jolas honetan, sorgin eta ispiritu bihurtu ginen, primeran pasatzeko aitzakia...


Inken aztarnak, Perun, Hego Amerikan


 Perun inka zibilizazioren aztarna ugari aurkitu dira, Machu Picchu hiria aztarnarik ezagunena dela badakizue, baina datozen argazkietan, beste batzuk ere ikusiko dituzue, baita kolonizazioarenak ere.


Maras-Moray herrian, orain dela gutxi, Moray ruinak aurkitu zituzten. Besteekin konparatuz, ruina hauek nahiko bereziak bilakatu dira. Alde batetik, borobilak (ezin hobeak) direlako, eta bestetik, zulo batean eginda daudelako. Horri esker, barazkiak landatzeko, anden batean barazki bakoitzak behar zuen tenperatura lortzen zen.


Machu Picchu zein Inken Galdutako Hiria. Argaztietan milaka aldiz ikusi arren, hara heldu eta berehala ahazten zaizu ikusitako, entzundako eta gastatutako guztia. Harritzen zaitu bai ala bai.
Astronomoen sistema bitxia inkek zeukatena, putxu baten bidez hain zuzen. Lehiotik sartzen zen argia islatzen zen putxu horretan, astronomoek izarrak eta abar ikusi ahal izateko.
Zitadelako ikuspegia
Trujillo hiria. Izenak erakusten du noraino heldu zen Espainako kolonoen eragina. Beraien artean, euskaldun asko ere bazegoen, jaurlegi honen jabea hain zuzen ere, Iturregi jauna.
Eta Machu-Picchuko panoramika bat ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.

2012-10-30

BASAMORTUKO BIZTANLEAK


Zuek klasean egindako kontzeptu-mapa, informazioa gogorarazteko zein ikasteko baliogarria da.

AMERIKETARA JOAN NINTZEN!

Bazaudete bigarren unitatean, antzinako Amerikari buruz hitz egiten duena hain zuzen. Badakizuenez, besteak beste, Amerikako zibilizaio eta tribuei buruz arituko garela, baita Kristobal Kolonek egindako astakeriei buruz ere. Beraz, hasteko zuen burua kokatzen apurtxu bat, hemen azpian daukazuen Ipar Amerikako mapan indiarren tribuen izenak eta kokalekuak bereiz ditzakezue.


2012-10-21

Maisuaren urtebetetzea!

 
Maisuarentzako dantza. Ikaragarria!

Eta hona hemen, jai horretako argazki batzuk.


 
Eta bukatzeko, nik jasotako opari bat

 Mila esker, bihotz-bihotzez.




2012-10-15

Ongi etorri!!!

Kaixo, lagunok, zuen lehenengo bloga ailegatu da dagoeneko. Hemendik aurrera, aurtengo K.A. BegoƱako Andra Mari ikastetxeko LH-ko 4. mailako ikasleek ikasteko beste tresna bat izango duzue, izan ere zuek, batez ere, blog honetako protagonista bihurtuko zarete. Adi egon, ikusi, ikasi, parte hartu eta gozatu!

Hasteko eta zuen hurrengo azterketari begiratuz...
 

Hori bai, gogoan izan blog honetan edozein motatako informazioa argitaratu ahal dugula, gure lanarekin zerikusia daukana, jakina, ikasteko zein gure jakinmina asetzeko, serioa zein barregarria...dena delakoa, kontuan izan toki hau zuentzat eta zuena dela betirako!