Pages

2014-10-30

Seterra, Europako guztia ikasteko beste jolas bat!



Hona hemen arratsaldean deskargatzen saiatu garena. Gogoan izan, kasu honetan, jolasa ez dela online, deskargatu egin behar dela baizik. Hori dela eta, utziko dizuet zuen ordenagailuetan deskargatzeko lotura.


Loturan sakatu ostean, bilatu "Download Seterra 4.0 (3.9 MB)" jartzen duen lekuan. Hortik aurrera, deskarga hasiko da eta instalatu besterik ez duzue egin behar.

Ondo pasaaa!

2014-10-29

Europarekin jolasean

Ondo pasatu nahi duzue.

Ba tori hori!!! sakatu hurrengo loturan eta ia zer aurkitzen duzuen.

Europarekin jolasean

Europako herrialdeak eta hiriburuak.


Kaixo neska-mutilak, Europareko gaiarekin hasi izan garenez, hona hemen duzue herrialdeak eta hiriburuak ikasteko joko bat.

Betiko moduan loturan sakatu eta jokatu:

Hiriburuak 1

Hiriburuak 2

Hiriburuak 3

Hiriburuak 4

Oso ondo pasa...

2014-10-19

Zumaiako flyscha


Azken egun hauetan ikasitakoa berrikusteko eta osatzeko ikusi honako bideo interesgarri hau, Zumaia herri gipuzkoarrean aurki daitekeen flyscharen ingurukoa da:





Zorionez Zumaiako flyscha gertu daukagu, horregatik, hurrengo astebururako plan bat proposatzen dizuet. Noski, Zumaiara joatea!!!

Zumaian Algorri interpretazio zentrua topa dezakezue, non flyscha bisitatzeko eta ulertzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzten.

Ez duzuela Zumaiara joateko gogorik? Ondo, badaude flyscharen inguruan ikasteko beste aukera batzuk ere:

Argazkiak ikusi eta testua irakurri:

Zumaiako flyschari buruzko artikuloa

Animazioak aztertu:

Zumaiako-flyscha1

Zumaiako-flyscha2

Zoritxarrez, erdaraz besterik ez dut aurkitu honako filme hau, baina, etxekoekin ikusteko aukera izango duzue:

Haitzen Hitza filmea

Ez pentsa inor eskakeatuko denik, ezta pentsatu ere, urriaren 22an, asteazkenean, sarrera honekin ikasitakoa galdetuko dizuet, bai horixe!!!! Eta ez bilatu aitzakiarik!!!
Bueno, gutxi barru azterketa izango dugu hortaz, hurrengoko animazioa eta galdetegia lagungarria izango direlakoan, hemen utziko dizkizuet.

 Lehenago, bideo interesgarri bat, zuzen-zuzen harira joateko.

 

Ibaiak

Ibaiei buruz asko dakizue dagoeneko. Hala ere, badakizue, urtero, kontu berriak azaltzen zaizkigula aurreko urteetan ikasi arren. Beraz, ekin hauei ere, mesedez, kanpoko eragileen artean, agian, gertuen daukazuen bat.





Eta amaitzeko, ibai bateko meandroen argazkia.




Tolesdurak eta failak

Bueno, jadanik lurraren barneko eta kanpoko geruzak argi ditugu. Geruza hauen funtzioa eta osagaiak ere, ezagutzen ditugu. Beraz, hurrengo pausua eman beharko dugu.

Gogoan duzue "geomorfologia" hitza?

                      Geo = lurra                     Morpho = forma

Hortaz, neuronak gehiegi astindu gabe, geomorfologia lurraren formaren inguruan aritzen den zientzia dela ondorioztatu dezakegu.

Orduan, lurra planetari forma ematen dioten eragile ezberdinak ezagutu beharko ditugu, ezta?

Gelan ikasi izan dugunez, lurraren barneko eragileak eta kanpoko eragileak bereiz ditzakegu. Barneko eragileen artean ikusi dugun lehena tolesdurak eta failak direnez, hemen duzue landutako animazioa eta galdetegia.




















Tolesdurak eta failak

Tolesdura eta failen inguruko galdetegia

 Honez gain, nola ez, bideotxo berri bat.

2014-10-17

Esperimentuak

Atzo arratsaldean egindako esperimentuen dokumentu grafikoak ikusteko aukera daukazue hemen.

Lehenik eta behin, tolesdurak nola sortzen diren aztertzeko esperimentuaren argazkia.

Tolesdura zuzena atera zen


Eta hurrengo bideoan, sumendikoa, lehenengo saialdian atera ez zena, bigarrenean, berriz, primeran ikusi genuen sumendi bateko funtzionamendua.













2014-10-15

Adi egon azken berriekin!



Itsas hondoaren mapa berria

 Irakur ezazue zientzalariek argitaratu duten azken ikerketa lantzen ari garen gaiari buruz.

itsas-hondoaren-mapa-berria
Ipar Atlantikoko itsas hondoaren mapa berria. Puntu gorriek 5.5 magnitudetik gorako lurrikarak adierazten dituzte
 
 Egun hauetan ere, El Salvador eta Nikaragua herrialdeetan lurrikara baten eragina jaso dute. Endikak niri bidalitako albistearen informazioa helarazten dizuet. Bi egunkarietatik hartutako berria daukazue.



Lurraren Geruzak

Gaurko informazioarekin amaitzeko, lurraren geruzen kontuak zabaltzen dizkizuet. Alde batetik, gure gelako txoko zurian eskegitako horma-irudia uzten dizuet. Bestetik, betikolez, Txanelaren aurkezpena zein galdetegia. Danok birpasatzeraaaaaaaaa...




Nahikotxo daukazue, ezta?
Anima zaitezte eta bota begirada bat. Dena dela, badakizue, zalantzaren bat izanez gero, bihar galdetu!








Atmosferak bizitza ahalbidetzen digu!

Gure lurra inguratzen duen geruza hori da, ezta? Beraz, ea ondo ikasten dugun zeintzuk diren bere geruzak eta zer gertatzen den bakoitzean...



Halaber, termosferan edo ionosferan gertatzen den fenomeno liluragarri bat ezagutzeko bideo bat utziko dizuet.


Kontinenteen jitoa



Beno, ba, azterketa gainean daukagunez, aste honetan zehar, konturik garrantsitsuenekin beteko dizuet bloga, agian, azterketari aurre egiteko biderik egokienetariko bat.
Gaur egin dugun birpasaketan zehar, kontinenenteen jitoari buruz ez dugu ezer aipatu, beraz, aintzat hartu honen azalpena esaten jakitea behar-beharrezkoa dela.



Eta ahaztu baino lehen, Txanelaren aurkezpenak eta galdetegia ere badauzkazue eskura.
Kontinenteen jitoaren aurkezpena
Galdetegia                                   

Glaziarrak

Glaziarrak, haitzuloak eta lurpeko urak ikusi ditugu. Horregatik, hemen duzue glaziarren inguruko animazioa eta galdetegia. Eta, bide batez, glaziarren argazki batzuk.

Perito Moreno, Argentinan.







Eta bukatzeko, nik egindako argazkiak Austrian.


Grossglockner glaziarra udan

Austriako glaziarrik garaiena.


2014-10-12

Haizea eta itsasoa

Higadura dela eta, lehenik eta behin, animazio bat eskura daukazue:

 Haizea eta itsasoa

Zalantzarik? Ea haizearen inguruko bideo honekin argitzen dugun apur bat gehiago:


Jada konturatuko zineteen galdetegirik ez dagoela. Honetan, nik hemen luzatuko dizkizuen galderak erantzun beharko dituzue:

  1. Zeintzuk dira haizearen hiru faseak?
  2. Haizeak garraiatutako hare partikulak metatu egiten direnean zer sortzen da?
  3. Zer da itsasoaren igaduraren ondorioz itxuraldatzen duena?
  4. Nola sortzen dira hondartzak?

Orain zuen erantzunen zain izango nauzue, baina beste behin ere hemen dituzue lagunduko dizkizueten bideo batzuk:

 Higadura : Lotura honetan sakatuz animazio batetara helduko zarete. Bertan, zuen eskuman 1,2,3 zenbakiak ikusiko dituzue. Hauek sakatuz gero higaduraren inguruko azalpenak jazoko dituzue.

Eta jarduera batzuk zuen burua ziurtatzeko:

1. Erliebea moldatzeko prozesuak

2. Higadura, garraioa eta sedimentazioa

3. Lurzoruak

4. Lurzoruen sorrera


Gainera, oso gustokoa dudan teknopolis telesaioaren programa interesgarria duzue hemen:

Teknopolis

Eta irudi bat

Haizea eta uraren higadura 
Azkenik, artlikulo luze bat, hori bai, zuek kostaldearen itxuraldaketari buruzkoa besterik ez duzue irakurri behar:

Itsasertzeko higadura eragileak

2014-10-02

Lurrikarak

Bada lan egiteko garaia, azken oporraldia geure barnean gorde dugu dagoeneko, eta horrekin batera, epe horretan gozatu dugun hainbat esperientzia, baita horietatik ikasi ditugunak ere. 

Beraz, blogari eta txanelari ekingo diogu alaitasunez berriro ere. Horretarako, hona hemen egun hauetan landu ditugun Lur planetako kontu batzuk, besteak beste lurrikarak eta tsunamiak duten eraginari buruzkoak. 

Ea errezago ikasten duzuen...

Hau irakurtzen duzuenerako sumendiak menperatuak izango dituzue, orduan, lurrikaren animazioa eta galdetegia hemen utziko dizkizuet.




Bai, baita bideoren bat ere, baina ingelesez eta ulertzeko erraza, ez dut euskaraz aurkitu.


Eta tsunamiak: