Pages

2013-03-28

Hemen ere, Euskararen alde!

Badakizuenez, Korrika 2013 amaitu egin da. Bilbotik eta gure auzotik, Santutxutik alegia, pasatzerakoan, denon artean disfrutatu genuen, nahiz eta gure Korrika txikian ez egon. Hala ere, Korrikak, tipi-tapa tipi-tapa, aurrera egin zuen, Iparralderako bidean, Baionan amaitu arte. Eta nola ez, han egon ginen, Iparraldek eta Korrika han bertan bukatzeak sortu zuten giro ikaragarriaz gozatuz.
Eta orain, zuen buruari galdetzen baldin badiozue zer dela eta idazten dizuedan Korrikari buruzko "post" hau, jakin dezazuen Korrika zuentzako dela, Euskara ikasten ari direnentzat hain zuzen ere, beraz, Euskarari ekin indarrez, nahiz eta nekez izan askotan, baina ekin, gure hizkuntzaren etorkizuna baitzarete zuek!

Amaitzeko, Baionan Korrika nolakoa den ikusteko, hemen azpian bideo-grabaketa bat uzten dizuet, eta adi egon, grabaketaren amaieran agertzen naiz eta!



...tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!!

2013-03-13

Umeen egoera munduan.


Azken aste hauetan zehar, Arabiari buruz egin dugu berba, baita hango umeen bizitzako baldintzei ere, izan ere, gaur bertan euren etxeetan ez daukatela ez urik, ez elektrizitaterik ezta jateko askorik ere aipatu dugu. Horrez gain, oso egoera larrian bizi direnek, oso gazteak izan arren, lan egin beharra daukate, eskolara joan beharrean.

Hau dela eta, beste tokietako argazkian badira ere, Arabiakoak liburuan bertan ikus ditzakezue, nola bizi diren ume ugari munduan zuek hobeto ezagu dezazuen, hurrengo irudiak behatu, mesedez.

Ikastetxean galdutako boligrafoak eta margoak Vietnameko umeen artean oparitzen ari naiz.

Boligrafoak eta margoak jasotzerakoan harriturik daude.
 
Familia baten seme-alabak. Nagusi biek lan egiten dute arroz-soroan eta beste biak zaintzen dituzte bide batez.
 
Myanmarreko (Birmania) neska gazteak indarrak berreskuratzen ari dira lanari ekiteko berriro ere.
 
Myanmar: hauetako batzuek, zorionez, eskolara joateko aukera daukate.

Aurreko neska-lagunen lagun bat lanean.

Myanmarren ere, horrelako irudi bat ezaguna egiten zaizu, ezta?

Aurreko neska, 9 urtekoa, lan gogorrak egiten.

2013-03-12

3. Elkartasun Jolasa

Hona hemen bigarrenarekin batera egin genuen elkartasun jolasa, klase barruan egindakoa hain zuzen.



elkartasun jolasa 3 from halo on Vimeo.

2013-03-11

Turkia eta Istanbuleko Meskitak

Egun hauetan toki ezberdinetako meskitak eta eraikin islamiarrak egon gara aztertzen. Hori dela eta, nik orain dela urte batzuk nik egindako Turkiako hainbat argazki utziko dizkizuet. Mezkita urdina eta Santa Sofiakoa besteak beste.

Meskita Urdina

Santa Sofia, Meskitaren aurre-aurrean dagoena.

Meskita biak gauez.
Istanbuleko ikuspegia ilunabarrean.

Istanbuleko zokoko sarrera, "Gran Bazar" izenekoa.

Turkiako Capadoccia: hango mendi harritsuetan bizi ziren aspaldian.
  
Meskitara sartu aurretik, otoitz egitera hain zuzen, eskuak eta oinak garbitu behar.

2013-03-05

Jolasak

Kaixo, kasu honetan zuentzako oso interesgarria den webgune bat utziko dizuet, jolasena hain zuzen ere.

Euskeraz daudenez gero, ikasteko jolasten egokiak direla uste dut, beraz saia zaitezte soka-tiran irabazten, bikoteak lortzen, Euskal Herriko mapan lekuak kokatzen eta, gogorrena dena, Athletic eta Errealaren jokalariak eta entrenatzaileak, zein ertzaina eta lapurra, itsasadarren leku batetik bestera pasatzen...hori bai, jokuak ematen dizkizun argibideak kontuan hartzen.

 

 Klikatu hemen: jolasak

 Eta gogora ezazue, "zubia" jolasa lortuz gero, sari bat emango dizuet.

Oso ondo pasaaaa