Ikerlari talde batek, tartean Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat, Monte Perdidoko glaziarra aztertzen dute, urtero Monde Perdidoko glaziarrak 2-3 metro galtzen ditu eta.
Ibaiei buruz asko dakizue dagoeneko. Hala ere, badakizue, urtero, kontu berriak azaltzen zaizkigula aurreko urteetan ikasi arren. Beraz, ekin hauei ere, mesedez, kanpoko eragileen artean, agian, gertuen daukazuen bat.
Azken egun hauetan ikasitakoa berrikusteko eta osatzeko ikusi honako bideo interesgarri hau, Zumaia herri gipuzkoarrean aurki daitekeen flyscharen ingurukoa da:
Zorionez Zumaiako flyscha gertu daukagu, horregatik, hurrengo astebururako plan bat proposatzen dizuet. Noski, Zumaiara joatea!!!
Zumaian Algorri interpretazio zentrua topa dezakezue, non flyscha bisitatzeko eta ulertzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzten.
Ez duzuela Zumaiara joateko gogorik? Ondo, badaude flyscharen inguruan ikasteko beste aukera batzuk ere:
Gelan ikasi duguna birpasatzeko, lagungarria izango da esteka hau,sumendiak.
Nola sortzen dira eta atalen izenak berrikusiko dituzue.
Vesubio,sumendia ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia suntsitu zuen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako. Azken 100 urteotan aktiboa egon da azken erupzioa 1944an izan zen.
Bueno, jadanik lurraren barneko eta kanpoko geruzak argi ditugu. Geruza
hauen funtzioa eta osagaiak ere, ezagutzen ditugu. Beraz, hurrengo
pausua eman beharko dugu. Gogoan duzue "geomorfologia" hitza? Geo = lurra Morpho = forma
Hortaz, neuronak gehiegi astindu gabe, geomorfologia lurraren formaren inguruan aritzen den zientzia dela ondorioztatu dezakegu. Orduan, lurra planetari forma ematen dioten eragile ezberdinak ezagutu beharko ditugu, ezta? Gelan ikasi izan dugunez, lurraren barneko eragileak eta kanpoko
eragileak bereiz ditzakegu. Barneko eragileen artean ikusi dugun lehena
tolesdurak eta failak direnez, hemen duzue landutako animazioa eta
galdetegia.