Pages

2016-11-17

EUROPA KONTINENTEA

Bigarren unitate honetan Europa kontinenteari buruzko informazio pilo landuko dugu, hauxe errezago lortzeko lehenengo eta behin Europa politikoki zelan dagoen antolatuta ikasiko dugu, hau da zeintzuk garen Europan gaudenok. Badago oso tresna emankorra erez errez Europako estatuak ikasteko: www.seterra.net/es, honetan jo eta %100 arin arin lortuko duzu. Zirrara sartu zaizu baietz!!

2016-10-18

Lurpeko urak eta haitzuloak

Bueno, gutxi barru azterketa izango dugu hortaz, hurrengoko animazioa eta galdetegia lagungarria izango direlakoan, hemen utziko dizkizuet.

 Lehenago, bideo interesgarri bat, zuzen-zuzen harira joateko.

Galdetegian, prest duzue  18.jarduera !

2016-10-16

Glaziarrak

Ikerlari talde batek, tartean Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat, Monte Perdidoko glaziarra aztertzen dute, urtero Monde Perdidoko glaziarrak 2-3 metro galtzen ditu eta.                                                                                                                                           


Galdetegian 17.jarduera egin dezakezue

Ibaia

Ibaiei buruz asko dakizue dagoeneko. Hala ere, badakizue, urtero, kontu berriak azaltzen zaizkigula aurreko urteetan ikasi arren. Beraz, ekin hauei ere, mesedez, kanpoko eragileen artean, agian, gertuen daukazuen bat.


Hemen dituzue, Ibaietako aurkezpenak eta galdetegia (14.jarduera) birpasatzeko


Eta amaitzeko, ibai bateko meandroen argazkia.




2016-10-13

Itsasoa


Azken egun hauetan ikasitakoa berrikusteko eta osatzeko ikusi honako bideo interesgarri hau, Zumaia herri gipuzkoarrean aurki daitekeen flyscharen ingurukoa da:





Zorionez Zumaiako flyscha gertu daukagu, horregatik, hurrengo astebururako plan bat proposatzen dizuet. Noski, Zumaiara joatea!!!

Zumaian Algorri interpretazio zentrua topa dezakezue, non flyscha bisitatzeko eta ulertzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzten.

Ez duzuela Zumaiara joateko gogorik? Ondo, badaude flyscharen inguruan ikasteko beste aukera batzuk ere:

Argazkiak ikusi eta testua irakurri:

Zumaiako flyschari buruzko artikuloa

Animazioak aztertu:

    Zumaiako-flyscha1

    Zumaiako-flyscha2

Zoritxarrez, erdaraz besterik ez dut aurkitu honako filme hau, baina, etxekoekin ikusteko aukera izango duzue:

Haitzen Hitza filmea

Azken birpasoa emateko 14. jarduera egin dezakezue.


Haizea

Haizeak materialak garraia ditzake eta hori esker paisaia moldatzen du, forma bitxiak sorraraztuz edo dunak sortzen. 

Euskal Herrian paisai ederrak ditugu, hona hemen adibide batzuk: 

Nafarroan BARDEAK ditugu.




Eta gurasoekin ASTONDOKO DUNAK ikustera !!!




Batzuetan  haizearen indarra neurrigabea da eta aurkitzen duen guztia errausten du.

Hondartzan, galernak ikusi dituzue?  Tanta hotza fenomenoak eta zikloi tropikalek ondorio larriak dakartzate.




2016-10-03

Esperimentuak

Gaur arratsaldean egindako esperimentuak, hurrengo bideoan ikusiko dituzue.

Lehenik eta behin, tolesdurak nola sortzen diren ikusi dugu. Eta hiru froga egin ondoren, sumendi bateko funtzionamendua ikusi dugu.




Sumendiak

Gelan ikasi duguna birpasatzeko, lagungarria izango da esteka hau, sumendiak.


Nola sortzen dira  eta atalen izenak  berrikusiko dituzue.

Vesubio, sumendia ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia suntsitu zuen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.
Azken 100 urteotan aktiboa egon da azken erupzioa 1944an izan zen.

Fosilizazio prosezua

Organismo bizidunen fosilak  zenbait geruzetan agertzen dira. Baina prozesua ezagutzen duzu? Hemen sakatu ikusteko


Tolesdurak eta failak



Bueno, jadanik lurraren barneko eta kanpoko geruzak argi ditugu. Geruza hauen funtzioa eta osagaiak ere, ezagutzen ditugu. Beraz, hurrengo pausua eman beharko dugu.

Gogoan duzue "geomorfologia" hitza?

                      Geo = lurra                     Morpho = forma

Hortaz, neuronak gehiegi astindu gabe, geomorfologia lurraren formaren inguruan aritzen den zientzia dela ondorioztatu dezakegu.


Orduan, lurra planetari forma ematen dioten eragile ezberdinak ezagutu beharko ditugu, ezta?

Gelan ikasi izan dugunez, lurraren barneko eragileak eta kanpoko eragileak bereiz ditzakegu. Barneko eragileen artean ikusi dugun lehena tolesdurak eta failak direnez, hemen duzue landutako animazioa eta galdetegia.





















Tolesdura eta failen inguruko galdetegia, 10. jarduera

 Honez gain, nola ez, bideotxo berriak hobeto ulertzeko..












Lurraren geruzak

Txanelaren aurkezpena zein galdetegia.




Nahikotxo daukazue, ezta?
Anima zaitezte eta bota begirada bat.

Lurraren geruzak eta galdetegia

6.jarduera

Atmosfera


Gure lurra inguratzen duen geruza hori da, ezta? Beraz, ea ondo ikasten dugun zeintzuk diren bere geruzak eta zer gertatzen den bakoitzean...




  Txanelaren Atmosferari buruzko aurkezpena eta galdetegia egiteko

4. jarduera


Halaber, termosferan edo ionosferan gertatzen den fenomeno liluragarri bat ezagutzeko bideo bat utziko dizuet.



Kontinenteen jitoa





Bideoa ikusi ondoren, nola ez,   2. jarduera.


2016-09-27

Unibertsoaren sorrera

Beno, orain arte ikasitako gaiak, klasean berrikusi ditugu. Nahi baduzue, etxean ere, egin dezakezue .

Hemen duzue    1.jarduera     Big bang teoriaren aurkezpena  eta galdetegia.


BILAKATU ZEN BIZIGAI

ONGI ETORRI!!  GAIAREKIN HASTEKO.....