Pages

2015-06-30

Zuen maitasunaren beste seinale bat!

Antza denez, proiektuan geratu zen bideo hau, garbiketa egiterakoan topatu dudana hain zuzen ere.
Hala ere, zuek sortutakoa denez, argitaratzeko eskubidea ere badauka.

Eskerrik asko, berriro ere.

Mila esker bihot-bihotzez!

Ikasturtea bukatu egin zaigu. Zuei aurreko egunean, niri, ordea, gaur bertan. Honekin batera, milaka oroipen ahaztezinak gordeko ditugu motxilan, baliogarriak izango direlakoan gure bizitzan.

Nire aldetik, ez dauka hitzik zuek emandako guztia eskertzeko, beraz, aurreko egunean guraso batzuek esandako hitz batzuekin geratuko naiz:
"Azken lau urteetan, nire semea poz-pozik etorri da ikastetxera"

Hori zen nire helburua, zuek gozatzea, eta hori bete badugu, denbora honi etekin polita atera diogula esan dezakegu.

Oso ondo ibili DBH-n eta zuen bizitzan.

Muxu haundi bat.

Borja