Pages

2014-12-23

6.mailako Gabonetako Jaialdia 2014/12/19


Hemen daukazue zuek egindako ikuskizuna. Hau ez da ikastetxeko grabazioa, Naroak eta Alaznek nire telefono mugikorrarekin egindakoa baizik, beraz, ez da ikuskizun osoa agertzen, izan ere grabazioa zatika egin zen eta entsaiatu barik, zuzenean hain zuzen ere. Hori dela eta, agertzen ez den jendeari, parkamena eskatu behar eta ikastetxeko bideoa prest egongo den momentuan, hemen ere eskegiko dugu.

Dena dela, primeran egin zenutela esan beharra dago, beraz, gozatu!

2014-12-07

LipDub Euskararen Eguna


Azkenean, Koldoren lanari esker, oso azkar jaso dugu Euskararen egunerako grabaturiko ikastetxeko lipdub-a.
Mila esker berriro ere Normalkuntza taldeari!

2014-12-05

Euskeraren Eguna 2014!


Kaixoooo,
Hemen daukazue zuek sortutako jaia Euskeraren egunean, ikastetxeko LipDub grabatu aurretik.
Eta gutxi barru, LipDub-en bideoa ikusteko aukera izango duzue!

2014-11-21

Istorio polit bat!

Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,


 http://zuzarautz.info/wp-content/uploads/2014/07/Euskara_mihia-164x192.jpg



Euskara.

Euskaren Eguna: Lib Dub-abestia




DANTZA DANTZA (Xutik)
Ez naiz dantzaren errege,
horretan ez naiz trebe.
Erritmo hau entzutean,
gerria jartzen zait sutan.
Ez ahalge, ez beldur,
ez gelditu uzkur.
Ahaztu zure lotsak.
Ez gorde barneko urratsak.

ETA BAT ETA BI DANTZA DANTZA!
ETA BAT ETA BI ERRITMOA SEGI!
ETA BAT ETA BI DANTZA DANTZA!
ETA BAT ETA BI IPURDIA MUGI!

Ez dut itxura handirik.
Zure irria ikusiz badakit.
Zertarako gelditu?
Zoriona ekartzen badigu.
Aurrera, atzera.
Urratsak ditzagun batera.
Gaua oino luzea da.
Beti dantza! dantza!

ETA BAT ETA BI DANTZA DANTZA!
ETA BAT ETA BI ERRITMOA SEGI!
ETA BAT ETA BI DANTZA DANTZA!
ETA BAT ETA BI IPURDIA MUGI! (x 3)
GEROA MIHIAN (Xutik)
Historian gaindi, mintzaira franko hil zen.
Munduan zehar hizkuntza asko hiltzen.
Zergatik batzuk ditugu erabiltzen?
Eta bertzeak nahita nahiez ixiltzen?
Zergatik batzuk ditugu baliatzen?
Bertzeak betiko direlarik ahanzten.
Euskara utziko dugu gibelatzen?
Gure artean erdara nagusitzen?
EUSKARAREN GEROA GUK DUGU MIHIAN,
ERDARAZ MINTZATZEAN BIHAR DATZA HOBIAN (x 2)
EO,LARALALALA,EO OOO (x2)
Hizkuntza dugu zuhaitzen antzekoa.
Iraganean sortu zitzaion erroa.
Orain azkartuz doa enbor sendoa.
Bihar trumilka ekartzeko hostoa.
Antzinekoen aiten aitek sortua.
Euskarak ezagutu nahi du geroa.
Guri ere tokatzen zaigu ordua.
Artatzeko biharko haurren fruitua. (EO... x2)
Euskal Herrian lagun asko badira.
Bainan zenbat euskaldun ba ote gira?
Gaur erdara dator karrika erdira.
Hobeki euskara ekarriz mihira!
Batek ez dakiela aitzakiarekin.
Erdaraz mintzatzen gira lagunekin.
Haurrek zer ikasiko dute gurekin?
Bat egin behar dugu euskararekin! (EO...x4)

Euskararen egunerako eredu bat: LIPDUB - KUKUTZA

2014-11-19

Europako Klima

Astiro baina etenik egin barik, lehenengo ebaluzaioaren azken azterketara gerturatzen ari gara, izan ere datorren asteazkenean izango da, hortaz Europako klima motak eta euren ezaugarriak errezago ikasteko, hemen uzten dizuet horren arabera aurkitu dudan oso eskema grafiko on bat. Ea baliogarria den...



2014-11-18

Europako kokalekuak lantzeko jolasa




Herrialde eta hiruburuen izenak ikasteaz gain, kokapenak ere ikastekoak dira, beraz sakatu HEMEN eta ea zelan egiten duzuen...