Pages

2013-03-28

Hemen ere, Euskararen alde!

Badakizuenez, Korrika 2013 amaitu egin da. Bilbotik eta gure auzotik, Santutxutik alegia, pasatzerakoan, denon artean disfrutatu genuen, nahiz eta gure Korrika txikian ez egon. Hala ere, Korrikak, tipi-tapa tipi-tapa, aurrera egin zuen, Iparralderako bidean, Baionan amaitu arte. Eta nola ez, han egon ginen, Iparraldek eta Korrika han bertan bukatzeak sortu zuten giro ikaragarriaz gozatuz.
Eta orain, zuen buruari galdetzen baldin badiozue zer dela eta idazten dizuedan Korrikari buruzko "post" hau, jakin dezazuen Korrika zuentzako dela, Euskara ikasten ari direnentzat hain zuzen ere, beraz, Euskarari ekin indarrez, nahiz eta nekez izan askotan, baina ekin, gure hizkuntzaren etorkizuna baitzarete zuek!

Amaitzeko, Baionan Korrika nolakoa den ikusteko, hemen azpian bideo-grabaketa bat uzten dizuet, eta adi egon, grabaketaren amaieran agertzen naiz eta!



...tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!!

1 comment: