Pages

2014-10-19

Zumaiako flyscha


Azken egun hauetan ikasitakoa berrikusteko eta osatzeko ikusi honako bideo interesgarri hau, Zumaia herri gipuzkoarrean aurki daitekeen flyscharen ingurukoa da:





Zorionez Zumaiako flyscha gertu daukagu, horregatik, hurrengo astebururako plan bat proposatzen dizuet. Noski, Zumaiara joatea!!!

Zumaian Algorri interpretazio zentrua topa dezakezue, non flyscha bisitatzeko eta ulertzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzten.

Ez duzuela Zumaiara joateko gogorik? Ondo, badaude flyscharen inguruan ikasteko beste aukera batzuk ere:

Argazkiak ikusi eta testua irakurri:

Zumaiako flyschari buruzko artikuloa

Animazioak aztertu:

Zumaiako-flyscha1

Zumaiako-flyscha2

Zoritxarrez, erdaraz besterik ez dut aurkitu honako filme hau, baina, etxekoekin ikusteko aukera izango duzue:

Haitzen Hitza filmea

Ez pentsa inor eskakeatuko denik, ezta pentsatu ere, urriaren 22an, asteazkenean, sarrera honekin ikasitakoa galdetuko dizuet, bai horixe!!!! Eta ez bilatu aitzakiarik!!!

No comments:

Post a Comment